ONDDO TA PUNTO - Udaberri/Uda 24
UDABERRI-UDA denboraldi honetako gure arropa aurkezten dizugu. Bertan, ONDDO TA PUNTO markako mahuka motzeko eta tirantezko kamisetak, mahuka motzeko poloak, kanguroak eta txaketak aurkituko dituzu. Gure arropak batez ere bi ezaugarri nagusi ditu. Alde batetik, kotoiaren kalitatea eta tratamendua eta beste aldetik, gure modeloen diseinu berezi eta landuak. Gure helburu nagusia, gure arropa zure gustokoa izatea da eta horretan ahalegintzen gara egunero.