ARTLEPO- Denda ofiziala ONDDO TA PUNTO.
Donezteben (Nafarroa) kokatua dagoen arropa denda ttiki eta atsegin bat da ARTLEPO.
Dendan esklusiboki ONDDO TA PUNTO markako arropa saltzen dugu. Arropari dagokionez, dendan denboraldiko modelo guztiak dauzkagu eta “outlet” txoko bat badugu baita ere beste denboralditako modeloekin.
Egunero astelehenetik larunbatera goizeko ordutegian irekitzen ditugu gure dendako ateak, gure bezeroei tratu hurbila, zuzena, atsegina eta konfiantzazkoa eskaintzeko helburuarekin.